Ibilbideari Elkar Saria 2019 jaso du Eusko Ikaskuntzak

Berri korporatiboak

2019/05/16

Ibilbideari Elkar Saria 2019 jaso du Eusko Ikaskuntzak

Ibilbideari Elkar Saria 2019 jaso zuen Eusko Ikaskuntzak maiatzaren 9an, Andoaingo Bastero Kulturgunean.

Fundazioko lehendakari Joxemari Sorsen eskutik saria jaso ondoren, Eusko Ikaskuntzako lehendakari Iñaki Dorronsorok eskerrak eman zituen “Mendeurrena dela eta Eusko Ikaskuntzak egindako ekitaldi eta jasotako onarpenen multzoari amaiera bikaina ematen dion” sariagatik.

Dorronsorok gogorarazi zuen Eusko Ikaskuntza, hastapenetan, egun primeran dabilen argitaletxe sektoreko aitzindari gisa aritu zela. Eta bigarren etapan, 1978tik aurrera, “euskal ezagutza sare eta euskarri teknologiko berrietara zabaltze-kulturalaren lidergoa gain" hartu zuela.

Amaitzeko, irakurketaren defentsa sutsua egin zuen, Euskal Herriak gizarte kultural aberats eta anitz gisa aurrera egiten jarrai dezan.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp