Ikergazte kongresua Baionan

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2019/06/05

Ikergazte kongresua Baionan

Udako Euskal Unibertsitateak, IKER eta Eusko Ikaskuntzak 2019ko IKERGAZTE kongresua Baionan antolatu du UPPAren kanpusean. Hirugarren ale hori maiatzaren 27, 28, eta 29ean iragan da.

IKERGAZTEren helburua Ikerle euskaldun gazteen lanaren baitan ikerketen emaitza eta euskarazko produkzio zientifikoak zabaltzea eta hedatzea da, hiru egun horietan 200 gazte inguru bildu dira diziplina guztietakoak.

Aurtengo IKERGAZTE ale aurreko biak bezela hiru ardatz eta helbururen artean antolatu da: alde batetik ikerle euskaldunen ikusgarritasuna hobetzea, bigarrenik, ikerleen arteko harremana estutzea eta bukatzeko euskarazko produkzio zientifikoa areagotzeko.

Iragan diren aleetan gisara egitarauak 4 aktibitate mota proposatzen zituen hala nola hitzaldi nagusiak, ahozko komunikazio edo aurkezpenak, idatzizko aurkezpenak ( posterrak) eta tailer edo jarduerak.

Hor aurkituko dituzue hitzaldi nagusien izenburuak:

  • Francesco d’Errico, (CNRS-Université de Bordeaux-Université de Bergen): What does archeology tell us about the origin of modern cognition?
  • Jesus Mari Txurruka, (Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU): Done bare. Barearen 10 dohaiak ikergai gisa
  • Gwerfyn Wyn Roberts (University of Bangor, School of Health Sciences): The role of multi-disciplinary research in enhancing health services for minority language speakers: a Welsh perspective
  • Josu Martinez (Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU): Egile izengabeen irudi ikusezinak esistitu ere egiten ez de herri batendako.

Horrezgain "Baxoa eta gero zer?" mahai-ingurua antolatua izan da IKER zentroko liburutegian. Horretan Iparraldeko ikasleentzat euskarazko eskaintza eta aukerak zein diren aipatu eta eztabaidatu dira: Txomin Poveda, Maia Duguine, Kepa Sorasola, Bernat Etxepareko Jackie Aguerre eta Iban Thicoipe, eta Eneko Bidegainekin, Oihana Zamponi (Eusko Ikaskuntza) izan da horren moderatzailea.

Kongresua sari banaketa batekin bukatu zen, Yves Ugaldek Jean-René Etchegarayen izenean banatu zituen sariak.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp