Iñaki Lasagabaster: "Parlamentua, Konstituzio Auzitegia, botereen banaketa"

Gure bazkideak

2021/01/15

Iñaki Lasagabaster: "Parlamentua, Konstituzio Auzitegia, botereen banaketa"

Iñaki Lasagabaster UPV/EHUko katedradunaren azken lanak demokrazian giltzarri den kategoria baten egoera kritikoa aztertzen du: legebiltzarraren bortxaezintasuna.

Botereak banatzeko sistemaren bilakaerak arazo larriak ditu, eta etorkizunari begira galdera ugari. Ez da gehiegizkoa esatea eboluzio horretan demokraziaren ideia bera dagoela jokoan.

Ondorio horretara iristen da HAEEk argitaratutako Parlamento, Tribunal Constitucional, separación de poderes (con obligada referencia a Cataluña) liburua irakurrita. Iñaki Lasagabaster irakasleak dio 2015eko Konstituzio Auzitegiaren Lege Organikoaren erreforma izan zela egoera horren erroa, auzitegi horri botereak banatzeko sistemaren barruan nagusitzen duten eskumenak eman baitzizkion.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp