Integrazioa eta gizarte kohesioa: Urteko Galderaren gaia

Urteko Galdera

2019/02/20

Integrazioa eta gizarte kohesioa: Urteko Galderaren gaia

“Euskal Herriak gizarte-integrazio eta kohesio handiagoa lor dezan, zertan eragin behar dugu nagusiki?”. Hori da 2019rako aukeratutako galdera.

Urteko Galdera aukeratzeko prozesuan gai ugari jorratzen zituzten hogeita hamar proposamen inguru aurkeztu ziren. Migrazio desafioa, euskaldunaren definizioa, lurralde arteko harremanak edo euskararen etorkizuna dira agertu diren gaietako batzuk. Bozketaren ondoren, 2019ko eztabaidarako aukeratutako galdera honakoa da: “Euskal Herriak gizarte-integrazio eta kohesio handiagoa lor dezan, zertan eragin behar dugu nagusiki?”.

Lehenengo erantzuna Gorka Moreno Márquezena izan da. EHUko irakasleak Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren inguruan aritu da bere ekarpenean.

Urteko Galderari eskainitako tartean itaunari erantzungo dioten kolaborazioen zain da, edozein ikuspegi eta disziplinatik galderari erantzuteko.

Bidal iezaguzu zure erantzun proposamena.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp