Iparraldean azaroan iraganen diren ekitaldiak

Berri korporatiboak

2023/10/20

Iparraldean azaroan iraganen diren ekitaldiak

Eusko Ikaskuntzak ekitaldi ezberdinak antolatuko ditu azaroan Iparraldean.

Hasteko, Claude Iruretagoyenarekin bilduko gara, azaroaren 4an, Kanbon, Iparraldeko Dantzarien Biltzarrarekin antolatua den Lekorneko dantzei buruzko mintzaldi baten kari.

Gero, Krutwig dokumentalaren emateko bilduko gara, azaroaren 16an, Donibane Lohizunen.

Azaroaren 18an, Urruñan, Transmisioa dokumentala aurkeztuko dugu, Olentzeroren lagunak elkarteak Argentinara egindako bidaiari buruzko dokumentala.

Senpereren txanda izango da Loreak belaunetan dokumentala emateko, eta ondoren, azaroaren 23an, eztabaida izango da Larreko gelan.

Azkenik, azaroaren 25ean, Madeleine de Jaureguiri buruzko mahai inguru bat iraganen da Donibane Lohizunen, Begiraleak elkartearekin partaidetzan.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp