Ireki da gaitasun digitalak neurtzeko deialdian izena emateko epea

Berri korporatiboak

2023/06/16

Ireki da gaitasun digitalak neurtzeko deialdian izena emateko epea

Ba al dakizu zein diren zure lantaldeak menderatu beharko lituzkeen gaitasun digitalak?

Gaitasun digital hauetan maila egokia dutela uste al duzu?

  • Nabigatu, bilatu, informazioa iragazi
  • Informazioa ebaluatu
  • Informazioa gorde eta berreskuratu
  • Kanal digitaletan laguntzea
  • Netiketa (Zaindu beharreko arau multzoa, Interneteko eztabaidetan eta, bereziki, posta elektronikoa erabiltzerakoan zaindu beharrekoa)
  • Nortasun digitalaren kudeaketa
  • Arazo teknikoak konpontzea
  • Bretxa/hutsune digitalak identifikatzea

Hori jakiteko, test bidezko autodiagnostiko erraz bat egin besterik ez duzu, Sprik %100ean diruz lagundutako laguntza-programaren bidez.

Idatzi iezaguzu ikanos@asmoz.org helbidera edo deitu 943 21 23 69 telefono zenbakira informazio gehiagorako.

Bestalde, Ingurumen Zuzenbideko Masterreko (MIDA) XXVII. edizioan izena emateko epea ere zabalik dago.

EHUk antolatutako Ingurumen Zuzenbideko online Masterraren edizio berria 2023ko azaroaren 20tik 2024ko azaroaren 6ra emango da, eta izena emateko epea urriaren 27ra arte egongo da zabalik.

Master honen helburua ikasleak ingurumenaren arloko gatazka judizialetan abokatu gisa jarduteko beharrezkoak diren alderdi prozesal guztietan prestatzea da. Gaur egun, hori asko eskatzen baita enpresa pribatuetan eta Administrazio Publikoan.

Masterrari buruzko informazio osoa hemen aurki dezakezue.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp