Irisgarritasuna RRSS eta dokumentuetan

Berri korporatiboak

2019/12/13

Irisgarritasuna RRSS eta dokumentuetan

Asmozek urtarrilerako antolatu duen ikastaro honetan pertsona itsu eta ikusmen murriztua dutenentzako edukien sorkuntza landuko du.

Egun, inguru digitalean sortutako komunikazioak presentzia handia du gure bizitzan. Batez ere, sare sozial eta dokumentu digitalen bidez lortzen dugu informazioa, erosten dugu, formatzen gara etabar.

Munduan gutxi gorabehera desgaitasun bisuala duten 285 milioi pertsona daude (OME), Europan ia 30 milioi (European Blind ) eta Espainian, ia milioi bat (INE). Egun, itsutasuna eta ikusmen murriztua gorantz doaz bi arraoziengatik: biztanleriaren zahartzea batetik, eta begien patologiekin erlazionatuta dauden gaixotasun kronikoen nagusitasunaga bestetik, hala nola, makulako endekapena edo erretinopatia diabetikoa.

Egoeraren jakitun, Asmoz Fundazioak urtarrilaren 13an hasiko den ikastaroa antolatzen du.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp