Itziar Alkorta, EHUko Udako Ikastaroetako zuzendari berria

Gure bazkideak

2019/02/14

Itziar Alkorta, EHUko Udako Ikastaroetako zuzendari berria

Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide zibileko Irakasle Titular Itziar Alkorta Idiakez izendatu dute EHUko Udako Ikastaroetako zuzendari berri.

Eusko Ikaskuntzako bazkide beteranoa da, besteak beste, Batzorde Eragileko Idazkari izan zen 2006 eta 2009 urteen artean eta paper nabarmena izan zuen 1997an Eleria, Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria abian jartzeko, ondoren bertako erredakzio kontseiluko kide izan zen hamabost urte luzez. Euskal Herriko Unibertsitatearen jatorriari buruzko ikerketa bat egin du Euskaldunon Mendea, 1918-2018. Eusko Ikaskuntza 100 urte obra kolektiborako.

Itziar Alkorta irakaslea EHUko Udako Ikastaroetako laugarren burua da Ricardo Echepare (1982-2007), José Luis de la Cuesta (2007-2015) eta Carmen Agouésen (2015-2018) ondoren.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp