Izendapenak: Izaskun Goñi, Maggie Bullen, Javier Arrieta

Gure bazkideak

2025/04/15

Izendapenak: Izaskun Goñi, Maggie Bullen, Javier Arrieta

Hiru bazkide izendatu berri dituzte ardura profesional berriak hartzeko dagozkien espezialitateetan.

Izaskun Goñi Razquin izendatu du Eusko Jaurlaritzak Pasaiako Portu Agintaritzako presidente. Ekonomian lizentziatuada eta Nazioarteko Enpresa Zuzenbidean masterra du Paueko Unibertsitatean, halaber, prestakuntza du kudeaketan, digitalizazioan eta teknologia berrietan. Zortzi urtez Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako Departamentuko zuzendari nagusia izan zen. Izaskun Goñi Gipuzkoako portu nagusiaren ardura nagusia hartu duen lehen emakumea da.

Margaret (Maggie) Bullenek EHUko Berdintasunerako zuzendaritza hartu du, 2005etik Gizarte Antropologia irakasten du bertan. Filologia Hispaniko eta Frantsesean lizentziatua eta Gizarte Antropologian doktorea, bere ikerketa lerro nagusiak migrazioa, hizkuntza eta aniztasuna alde batetik, eta bestetik generoa, jaiak eta erritualak dira. Azken urteetan, Gipuzkoan ospatzen diren jaietan emakumeek bultzatu dituzten aldaketak ikertu ditu.

Zuzenbidean lizentziatua eta Lan Zuzenbidean doktorea, Javier Arrieta Idiakez Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritzan arituko da hemendik aurrera. Deustuko Unibertsitateko katedraduna da, eta 2004az geroztik Zuzenbideko eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako graduetan, Abokatutzaren Sarbideko eta Giza Baliabideetako unibertsitate-masterretan eta Ekonomia eta Enpresa Zuzenbideko doktoretzan irakasten du.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp