Javier Arrieta Idiakez: bilduma

Gure bazkideak

2024/07/20

Javier Arrieta Idiakez: bilduma

Ondarrutarrak euskaraz idatzitako ekoizpen gehiena web gune batean bildu da orain.

Javier Arrieta Idiakez Zuzenbidean doktorea eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea da, eta euskarazko artikulu eta liburu ugari bildu ditu aurkeztu berri den webgune batean.

Jorratutako gaiak askotarikoak dira: literatur sorkuntza, gaurkotasuna, zuzenbidea, etnografia, Ondarroako tokiko gaiak, etab. Hamalau fitxatan antolatuta dago edukia, non jatorrizko argitalpenekin loturak kokatzen diren.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp