Jon Baguesek jaso du Donostiako Orfeoia-EHU Saria

Gure bazkideak

2020/10/26

Jon Baguesek jaso du Donostiako Orfeoia-EHU Saria

Jon Bagues Erriondo musikologoari XIX. Donostiako Orfeoia-EHU Saria emateko ekitaldia izan zen urriaren 26an, Donostiako EHUko Carlos Santamaría zentroan.

Donostiako Orfeoiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak sortu zuten sari hau 2001ean, musika ikerketa sustatzeko, bai eta euskal musika munduko erakunde eta pertsona nabarmenei aitorpen publikoa egiteko.

Formazioz artxibozain da Jon Bagues, eta musika eta unibertsitate ikasketak Donostian, Bartzelonan eta Madrilen egin zituen. 1979an Eusko Ikaskuntzaren Musika atala sortzen parte hartu zuen eta bertako buru izan zen 1990 eta 1996 urteen artean. Era berean, ataleko koadernoetako zenbait ale koordinatu zituen baita. Hogei urtez, aurreko uztailera arte, Eresbil-Euskal Musikaren Artxiboko zuzendari izan da. Horregatik guztiagatik eman diote saria Jon Bagues bazkideari.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp