Joseba Agirreazkuenaga, Euskadi Ikerketa Saria

Gure bazkideak

2020/03/12

Joseba Agirreazkuenaga, Euskadi Ikerketa Saria

Gizarte Zientzia eta Humanitate alorrean jaso du aitorpena.

Epaimahaiak nabarmendu du Agirreazkuenagak “ikerlari eta irakasle gisa egindako bidea, interes historiografiko zabala izatea, haren argitalpen ugarien kalitatea, dibulgazio lan garrantzitsua, bere ikerketa lanei jarraitzen dieten taldeak sortzeko gaitasuna eta ezagutza euskal gizartean transferitzea”.

Joseba Agirreazkuenaga Zigorraga bazkide eta Geografia eta Historian Doktore eta Historia Garaikideko Katedraduna da.

Eusko Ikaskuntzan, Agirreazkuenaga Geografia-Historia saileko lehendakari izan da 1985 eta 1992 urteen artean eta Bizkaiko lehendakariorde 1992-1997 urteen artean. Erakundearen mendeurrena dela eta, 2018an argitaratutako liburu kolektiboan parte hartu zuen “Zientzia Historikoak, 1918-2018. Eusko Ikaskuntzaren eta sailaren ekarpena Historia alorrean” artikuluarekin.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp