Joxe Azurmendi eta Mario Ángel Marrodán

Gure bazkideak

2019/07/16

Joxe Azurmendi eta Mario Ángel Marrodán

Eusko Ikaskuntzako bazkide bik omenduak izan dira azken egunetan.

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmena sinatu dute “Joxe Azurmendi Pentsamendu Garaikidearen Katedra” proiektua sortu, garatu eta eusteko. Iñaki Zabaleta Gorrotxategi irakasleak koordinatuko du Katedra hori. Helburua gipuzkoar filosofo, Eusko Ikaskuntzako bazkide eta 2012ko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Sariaren obra eta pentsamendua ikertzea eta transmititzea da.

Bestalde, ekainaren 20an Portugaleten omenaldia egin zioten 2005ean hil zen Mario Ángel Marrodán poeta eta Eusko Ikaskuntzako bazkideari. Musika eta koreografia izan zen eta Mertxe Estibaliz haren alargun, poeta eta Eusko Ikaskuntzako kideak, Mario Ángelen zenbait poema irakurri zituen. Egun hartan poetaren eta haren alargunaren bertsoak jasotzen zituen oroimenerako plaka bat jarri zen bere jaiotetxean. 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp