Juan Carlos Jiménez de Aberásturiren "Camino a la libertad"

Gure bazkideak

2019/05/23

Juan Carlos Jiménez de Aberásturiren "Camino a la libertad"

Camino a la libertad. La red de evasión Comète y la frontera vasca durante la II Guerra Mundial, seguru aski, Comète sarearen Euskal Herriko historiari buruz orain arte argitaratutako liburu osatuena izango da. 

Comète sarea naziek okupatutako Europan lurrera botatako abiadoreak erreskatatu eta salbatzen espezialista zen erakunde klandestinoa zen. Lan honek 180 irudi (asko orain arte argitaratu gabeak eta ez oso ezagunak) eta zabaltzen den mapa bat ditu, azken honek Bidasoa eta Baztango muga pasatzeko sareak erabilitako bide nagusiak erakusten ditu.

Juan Carlos Jiménez de Aberásturi, historialari eta Eusko Ikaskuntzako bazkideak (laurogeigarren hamarkadan ardura desberdinak izan zituen) xehetasun handiz osatu du Comèteren Euskal Herriko historia eta nazismoaren kontrako erresistentzian bizitza arriskuan jarri zuten gizon-emakumeen bidez egin du, gainera.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp