Kirmen Uribe eta Beñat Garaio, Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Sariak

Sariak

2023/05/20

Kirmen Uribe eta Beñat Garaio, Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Sariak

Idazle bizkaitarra eta ikertzaile gazte arabarra Eusko Ikaskuntzak eta Laboral Kutxak urtero ematen duten sari entzutetsuarekin aintzatsi dituzte.

Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien sariaren epaimahaiak bere epaia eman zuen maiatzeko lehen egunetan, bai curriculum onenaren modalitatean, bai gazteek aurkeztutako proiektuenean.

Kirmen Uribe (Ondarroa, 1970) izan da 2023ko bikaintasunaren saria irabazi duena. Euskal Filologiako lizentziaduna eta Literaturako eta Literatura Zientzietako Ikasketa Aurreratuetako masterra UPV/EHUn, Trentoko (Italia) Literatura Konparatuko graduondoko ikasketak egin zituen. 2020tik irakasle laguntzaile gisa aritzen da New York Unibertsitatean. XXI. mendeko euskal literaturaren berritzaile nagusietako bat eta euskararen internazionalizatzaile handia da. Uriberen poesia eta narrazio lana hogei bat hizkuntzatara itzuli da. Unibertsitateko 500 bat unibertsitate ikerketak aztertu dute bere lana, horien artean daude entsegua, haur eta gazte literatura, musika eta arte plastikoak.

Bestalde, Beñat Garaio Mendizabal gasteiztarrak Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Gazte Saria jaso du bosgarren edizioan, euskara biziberritzeko prozesuen eta Zeelanda Berriko hizkuntza indigenaren arteko azterketa konparatiboaren bidez. Ikerketa soziolinguistikoa da, eta Garaiok hainbat jarduera egingo ditu 2024 urte amaiera arte.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp