Ondarea

2015/10/14

Klik eta klik, euskaraz ikasiz!

Euskal kultura babesteko, ezagutu eta maitatu egin behar da. Maitatzeko, txikitatik eta bizitzako hainbat alorretan erabili behar da. Hori horrela, Euskomedia Fundazioak Auñamendi Eusko Entziklopedia eta hainbat gordailu eskaintzen ditu.

Klik eta klik, euskaraz ikasiz!

Horregatik, ezinbestekoa da gure haur eta gazteei erabilgarriak eta erakargarriak gertatuko zaizkien baliabide eta guneak eskaintzea. Euskomedia Fundazioaren helburu nagusia euskal kultura gizartean zabaltzea da. Hor daude Auñamendi Eusko Entziklopedia, hainbat gordailu (Uztartuz, Hedatuz,?), argazki artxiboak eta bestelako baliabideak. Eta proiektu horien guztien artean, gure gazteentzat bereziki zuzenduta dauden ekimenak. Ezagutu nahi? Zer jakin nahi duzu? Gure historia, Historiaurretik industrializaziora arte, testu liburuetatik formatu digitalera eraman da. Horrela, gure gazteek gai horietan zehar nabigatu eta sakontzeko aukera izango dute, modu bisual eta interaktiboan. Bertan, hainbat atal aurkituko dituzte, garai bakoitzeko ezaugarri eta mugarriak azaltzen dituztenak, bibliografia eskaintzen duen beste bat eta gida didaktiko bat.

Klik eta klik, euskaraz ikasiz!

Gure historia, bai, baina baita beste gai batzuk ere:

Klik eta klik, euskaraz ikasiz!

Azken finean, gure egunerokotasuna euskaraz bizi ahal izatea lortu nahi dugu: etxean, kalean, eskolan. Euskara edonon, edonoiz eta edonork!

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp