Komunikazioaren erronkak pandemia garaian

Argitalpenak

2021/07/10

Komunikazioaren erronkak pandemia garaian

Mediatika aldizkariak zenbaki berria osatuko duten ekarpen zientifikoak jasotzeko deia egin du.

Komunikabideek krisi teknologiko eta ekonomikoari aurre egin behar izan diote azken urteotan, baita sinesgarritasun krisi bati ere. Eraldaketa digitalak areagotu egin du informazioaren kontsumoa, bai eta eskala handiko informazioa sortzeko gai diren eragileen kopurua ere, bereziki sare sozialen bidez.

Mediatikak, 1984tik, ikuspegi akademiko eta diziplina anitzeko batekin jorratu du hedabideek bizi izan duten eraldaketa-prozesua, eta euskarazko eta Euskal Herriko komunikazioari buruzko gaiek ere garrantzi handia izan dute.

Aldizkariak ekarpen zientifikoak egin nahi dituzten pertsona guztiei gonbitea egiten die, eraldaketa horien inpaktua ulertzen laguntzeko, beren artikuluak 19. zenbakira bidal ditzaten.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp