Ikastaroak

2015/10/14

Kultur arloko profesionalei zuzendutako prestakuntza

ASMOZek egitasmo berria jarri du abian aurten; kultur kudeaketa eremuko eragile, profesional eta teknikariei lan mundurako baliagarria izango zaien prestakuntza eskaintzea.

Kultur arloko profesionalei zuzendutako prestakuntza

2015-2016 ikasturterako, ASMOZek prestakuntza-eskaintza zabala antolatu du kultur arloko eragile eta teknikarientzat. Zehazki, kultur kudeaketaren inguruko zazpi ikastaro antolatu ditu. Donostia2016k diru-laguntzak emango ditu ikastaroak egin ahal izateko. Diru-laguntzek matrikula bakoitzaren %60 ordaintzeko balioko dute kasu guztietan. Hauxek dira ikastaroak:

Kulturaren inpaktuak Kultur arloko Europako proiektuak idatzi eta aurkeztea Ekintzailetasuna kulturan Jabetza intelektuala Kultura komunikazioa Publikoa sortu eta garatzea Kultur kudeaketa parte hartzailea

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp