Kultura eta komunikazioaren inguruko ikastaroak Asmoz Fundazioan

Ikastaroak

2017/02/06

Kultura eta komunikazioaren inguruko ikastaroak Asmoz Fundazioan

2017ko hiruhilekorako komunikazio eta kultur arloko profesionalei zuzendutako hainbat ikastaro antolatu ditu.

2.0 Komunikazioa kulturan

Ikastaro honen helburu nagusia da kultur arloko eragile eta profesionalak 2.0 komunikazio-tresnen erabileran trebatzea.

Kultura eta teknologia

Egungo eta etorkizuneko tendentzia teknologikoak aurkeztuko dira ikastaro honetan; izan ere, goitik behera aldatzen ari dira kulturara hurbiltzeko moduak, sormena eta kulturaren kudeaketa.

Ahozko eta idatzizko komunikazio gaitasuna nola hobetu

Bosgarren edizioa izango den ikastaro honetan, jendaurreko komunikazio-egoerei (ahozko zein idatzizkoei, lan alorrekoei zein maila pribatukoei) modu eraginkorrean aurre egiten ikastea da helburu nagusia, Joxerra Garziaren eskutik.

Big data kultur erakundeetan

Ikastaro honen helburu nagusiak dira kultur arlora aplikaturiko datu-baseak aztertzeko teknika eta erremintak ezagutzea eta irudikapen grafikorako erremintak erabiltzen ikastea.

Otsaila eta martxoa bitartean emango diren ikastaro hauetan guztietan zabalik dago izen-ematea. Gainera, Eusko Ikaskuntzako bazkideek %15eko deskontua izango dute.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp