KulturGazte doako aplikazio berria

Ikastaroak

2017/04/11

KulturGazte doako aplikazio berria

18 eta 24 urte bitarteko gazteek musika eta antzerkiarekin zerikusia duten gai orokorrak ezagutu eta ikasteko aplikazio mugikorra da.

Bi jokoz dago osatua, bata antzerkiari buruzkoa eta bestea musikaren ingurukoa eta oso mekanika erraza dute. 20 galderez osaturiko 4 mailatan daude banatuak eta maila batetik bestera pasatzeko aukera dago, lortu diren puntuen arabera. Puntu gehiago ematen dituzten galdera bereziak ere badaude, eta hauek jokoan aurrera egiten laguntzen dute.

Ezaugarriak:

- Musika: XX. mende bukaeratik gaur egun entzuten den musikaren inguruko galderak, taldeen logoak identifikatu, bakarlari edo taldeei buruzko galderak, diskoen izenburuak etab.

- Antzerkia: euskal antzezleei buruzko galderak, antzoki ezberdinei buruzkoak, antzezlanen izenburuak, antzerkiaren historiaren ingurukoak…

Asmoz Fundazioak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, jarri du merkatuan eta gamifikazioa eta Kultur arloa uztartu nahi izan dira. 18-24 urte bitarteko neska-mutil euskaldunei zuzenduta dagoen aplikazio honen bitartez gazteentzako kultur eskaintzan, euskararen erabilera sustatu nahi da, egitasmo parte-hartzailea, dibertigarria, ludikoa, didaktikoa praktikoa, teknologikoa eta dibulgatzailea izanik.

APP-a Google Play-en dago eskuragarri eta laister App Store-en ere egongo da.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp