"Lanaren etorkizuna",  AEDIPEren 50. Nazioarteko Kongresua

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2016/09/09

"Lanaren etorkizuna", AEDIPEren 50. Nazioarteko Kongresua

Eusko Ikaskuntzak AEDIPE elkartearen 50. Nazioarteko Biltzarrarekin kolaboratu du, lanaren etorkizunaren inguruan ikuspegi zabal eta diszplinartekotasunetik sakontzeko. Biltzarra Iruñeako Baluarte Batzar Jauregian ospatuko da urriaren 6 eta 7an.

Lehen mailako unibertsitateetako (MIT, Deusto Business School, Oxford University), nazioarteko erakundeetako (OIT, EUROFOUND), sindikatuak (EUTC, CCOO, UGT) eta enpresa multzo zabal batetako 20 zuzendaritza nagusi baita giza baliabideetako 33 hizlari guztira bilduko ditu komunean "Lanaren Etorkizuneko" euren ikuspegiak eta eskarmentua jaso eta elkarbanatzeko. 

Eusko Ikaskuntzak AEDIPErekin duen elkarlanaren ondorioz, gainera, euren bazkideentzako abantaila eskuratu du eta kongresuan izen ematea gauzatzen duten bere bazkideentzako deskontua eskaini die oraingo honetan.

Informazio gehiago hemen: http://50congresoaedipe.com/eu/. 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp