Leyre Arrieta: F.J. Landabururen biografia

Gure bazkideak

2022/02/15

Leyre Arrieta: F.J. Landabururen biografia

Eusko Ikaskuntzako bazkide Leyre Arrietak gerra aurreko beste bazkide baten biografia idatzi du: Francisco Javier de Landaburu.

Al servicio de la causa vasca. Biografía de F. J. Landaburu (1907-1963) Tecnos argitaletxeak argitaratu eta Historia Garaikideko doktore eta Deustuko Unibertsitateko Giza Zientzien Fakultateko irakasle Leyre Arrieta Alberdik idatzitako liburuaren izenburua da.

Horretarako, hainbat artxibo eta iturri kontsultatu ditu egileak. Argitaratu gabeko dokumentazio ugari eskuratu ditu eta horri esker, biografiatuaren bizitzako pasarte ezezagun batzuk osatu eta argitu ahal izan ditu, hala nola, Alemania naziko ordezkariekin izandako harremanak, bere alderdiak jarri zion betoa edo lehen ETArekin zituen harremanak. Horrekin batera, Arrieta doktoreak arreta berezia jartzen dio Landabururen pentsamendu politikoaren bilakaerari.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp