"Liburu berdea: lurraldetasunaren kontzeptualizazioa eta diagnosi partekatua" aberasten

Foroak eta mintegiak

2017/06/20

"Liburu berdea: lurraldetasunaren kontzeptualizazioa eta diagnosi partekatua" aberasten

Eusko Ikaskuntza, lehenengo zirriborroa osatuko duten ekarpenen pilaketa eta batuketa lanean murgildurik dago erabat.

Dokumentoak lurralde eta lurraldetasun mapa kontzeptuala jaso nahi du, eta kohesio eta lurralde arteko solidaritateari buruzko diagnostikoarekin batera, Liburu Berde deitutakoan islatuko da.

Horren lehenengo zirriborroaren gainean bilketa, eraldaketa eta hobekuntza lan sakon baten ostean,  Eusko Ikaskuntzak ekainaren 17an Irungo Ficoban bultzatutako egitura sozio-politikoko Gizarte Foroan lana abiatu zuenak, ekarpenak gehitzen jarraituko du uztailean zehar.

Dokumentu hori aztertu, eztabaidatu eta kontrastatu egingo du nazioarteko komunitate sozial eta akademikoak EHUko Udako Ikastaro batean (“Kohesioa eta bizikidetza eraikitzen: Euskal lurraldeak eta lurraldetasuna XXI. mendean”. Donostian, irailaren 13tik 15era). Ikastaro honetatik, gainera, erantzuna eskatu duten galdera berriak plazaratuko ditu.

Prozesu hau duela bi urte jarri zen martxan lurralde, ideologia eta diziplina anitzeko hainbat pertsonak osatutako euskal gizarte zibilaren partaidetzaz. Ekimenaren helburua da aukerak, gabeziak eta beharrak zehaztu eta Euskal Herriko egungo artikulazio sozio-politikoari helburu berriak ezartzea hiritarren ongizatea eta kultura demokratikoa hobetuko dituen ikuspegi funtzional batetik.

Lan hori guztia 2018ko udazkenerako aurreikusitako Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuan amaituko da, izan ere, ataletako batek XXI. mendeko Euskal Herriko Egitura Sozio-politikoa landuko du.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp