Luis Irizarren memoriei Euskadi saria

Gure bazkideak

2022/06/17

Luis Irizarren memoriei Euskadi saria

Juan Aguirre bazkideak 2021eko kultura gastronomikoari buruzko liburu onenaren Euskadi saria jaso du.

Saritutako lanak, Luis Irizar, maestro de maestros, nazioarteko sukaldari handiaren eta irakasle gastronomikoaren memoriak biltzen ditu. 1950-1960 urteetan Ingalaterran arrakasta izan ondoren, Irizar itzuli egin zen ofizialki onartutako lehen sukaldaritza-eskola Zarautzen sortzeko (han ikasi zuten etorkizuneko izen handietako batzuek). Euskal Sukaldaritza Berriaren mugimenduan nabarmen lagundu zuen eta Madrilen hainbat establezimendu zuzendu zituen. Gipuzkoan lehen Michelin izarra eta Euskadiko lehen Bost Sardexka ere lortu zituen.

Luis Irizar joan den urtearen amaieran hil zen, Juan Aguirre kazetariak idatzitako liburua argitaratu eta handik hilabete batzuetara.

Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburu Bingen Zupiriak eta Garapen Ekonomikorako sailburu Arantxa Tapiak Eusko Jaurlaritzaren Euskadi Gastronomia Sariak eman zituzten ekainaren 6an Gasteizen egindako ekitaldian.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp