Lurralde-topaketak

Berri korporatiboak

2022/05/16

Lurralde-topaketak

Maiatzean zehar, lurralde bakoitzean bazkideen topaketak egin dira lehendakariarekin eta lurralde ordezkariekin.

Eusko Ikaskuntzaren orainari eta etorkizunari buruz hitz egiteko eta ikuspuntuak trukatzeko deialdia egin da, eta saioak izan dira, 3an Gasteizen, 10ean Iruñean, 17an Bilbon eta maiatzaren 24an Donostian. Ipar Euskal Herrian aurrerago egingo da, eta atzerrian bizi direnek eta lurralde bileretara joaterik izan ez dutenek online saio batean parte hartu ahal izango dute ekainaren 2an.

Gizartearen historiari, izaerari eta jarduerei buruzko galdera-sorta txiki batekin hasi ziren topaketak. Ondoren, Ana Urkiza lehendakariak eta lurralde bakoitzeko ordezkariek labur-labur azaldu zuten zer helburu eta proiektu dauden abian.

Bazkideen artean egin berri den inkesta batek erakutsi du jardueretan parte hartzeko benetako interesa dagoela. Hori kontuan hartuta, lurralde-bilerek partaidetza bideratzeko diseinatutako jarduera-plana ezagutarazteko balio izan dute.

Topaketetako txanda irekiari esker elkarrizketa aberatsa izan zen, iritziak, galderak eta iradokizunak planteatuz.
 

Arabako bazkideekin bilera Nafarroako bazkideekin bilera
Araba Nafarroa
Bizkaiko bazkideekin bilera Gipuzkoako bazkideekin bilera
Bizkaia Gipuzkoa
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp