Lurraldekako informazio bilerak

Berri korporatiboak

2024/04/24

Lurraldekako informazio bilerak

Apirilean eta maiatzean, bazkideei zuzendutako informazio bilerak egiten ari dira lurralde guztietan, bertako lurraldeko ordezkariak eta lehendakariak berak parte hartzen dutelarik.

Bilera hauen helburua, Eusko Ikaskuntzaren ibilbide eta egitasmoen berri ematea da eta aurten izango den gure mugarri nagusiaren inguruan hitz egitea: XIX. Kongresua, hain zuzen ere, Gasteizen izango dena urriaren 2tik 4ra. Era berean, hobetzen jarraitzeko xedez, bazkideen ekarpen eta iritziak jaso nahi izan dira.

Orain arte, bi bilera egin dira Gasteizen apirilaren 17an, eta zazpi egun geroago, hilaren 24an, Iruñean. Hurrengo hitzorduak apirilaren 30ean izango dira Bilbon (Bilbao Berrikuntza Faktorian), maiatzaren 6an Donostian (Carlos Santamaria Zentroan) eta 14an Baionan (artean, zehazteke). Kanpoan bizi direnek eta aurrez aurreko saioetara joaterik izango ez dutenentzat topaketa birtuala aurreikusita dago maiatzaren 22an. 

Gainera, ekainaren 8an Eusko Ikaskuntzaren urteko Batzar Orokorra egingo da. Horren berri laster emango da.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp