2024ko Manuel Lekuona Sarira aurkeztutako hautagaitzak urriaren 14tik 20ra bozkatu ahal izango dira webgunearen bidez.
1983tik, Euskal Komunitate Globalarentzat garrantzi handiko ibilbideak aitortzen ditu Manuel Lekuona Sariak.
Hautagaitzak aurkezteko eta balioztatzeko prozesua itxi ondoren, urriaren 14tik 20ra bitartean bozketa egingo da Eusko Ikaskuntzaren webgunearen bidez.
Botoen azken zenbaketa ehuneko hauen arabera haztatuko da: Eusko Ikaskuntzako bazkideek, %30; Euskal Komunitate Globalak, %10; eta Eusko Ikaskuntzako Lehendakaritzak eta erakunde erreferenteen ordezkariek osatutako Epaimahai instituzionalak, %60. Erabakia urrian zehar jakinaraziko da.