Manuel Lekuona Saria Fermin Leizaolari emateko ekitaldia

Sariak

2018/02/19

Manuel Lekuona Saria Fermin Leizaolari emateko ekitaldia

2017ko Manuel Lekuona Saria Fermin Leizaola etnografiari emateko ekitaldia izango da martxoaren 22an, ostegunez, 18.00etan, Donostiako Miramar Jauregian.

Sarituaz gain, ekitaldian parte hartuko dutenak Eusko Ikaskuntzako Lehendakari Iñaki Dorronsoro, Aranzadi Zientzia Elkarteko ordezkari Paco Etxeberria eta Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona Saria bilduman argitaratutako bio-bibliografiaren egile den Aitzpea Leizaola izango dira. Argitalpena ekitaldira bertaratzen direnen artean banatuko da.

2017ko Lekuona Saria Fermin Leizaolari ematea erabaki zuen erakundeek osatutako Epaimahaiak “euskal etnografiaren alorrean egindako lan bikain eta emankorragatik”, baina baita kultur antropologia, kultura material, artzain bizitza eta Euskal Herriko transhumantzia, arkitektura tradizionala, ondarea eta museoekin harremana duten lanengatik. Gainera, bere ibilbide luzean egindako ondarearen dibulgazio eta sozializazioa ere goratu nahi da.

Egitaraua

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp