Maria-Jose Azurmendi, EAEko Adiskide Numerario

Gure bazkideak

2020/06/22

Maria-Jose Azurmendi, EAEko Adiskide Numerario

Maria Jose Azurmendi Adiskide Numerario sartzeko ekitaldi izan zen Donostiako Euskadiko Adiskideen Elkartearen egoitzako ekitaldi murriztu batean, maiatzaren 30ean.

Egan aldizkariko zuzendari eta Euskaltzaindiako kide Koro Segurolak egin zuen Eusko Ikaskuntzaren 2019ko Manuel Lekuona Sari den Maria-Jose Azurmendi irakaslearen laudatioa, soziolinguistika alorreko ibilbide zabal eta aitzindaria nabarmenduz. EAEko zuzendari Juan Bautista Mendizabal Juaristik eta Gipuzkoako komisioko lehendakari Luis Elicegui Mendizabalek ere hitza hartu zuten.

Ekitaldiaren grabazioa ikusgai dago hemen.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp