Mariano Ferrer. Kazetaritza eta konpromisoa

Gure bazkideak

2023/06/26

Mariano Ferrer. Kazetaritza eta konpromisoa

Elixabete Garmendia, Leire Iturregi, Pili Kaltzada eta Mª Pilar Rodríguez bazkideek 'Mariano Ferrer. El periodismo reflexivo. Kazetaritza eta konpromisoa' liburu kolektiboan parte hartu dute.

EHUren 2022ko Udako Ikastaroen baitan Mariano Ferrerren Legatua taldeak antolatutako zazpi ponentzia eta bi mahai-inguru biltzen ditu Ereinek editatutako liburuak. Haren helburuak izan ziren Mariano Ferrerren lana, oinarriak eta metodologia ezagutaraztea, baita konpromiso etiko eta soziala ere; kazetaritza-lanaren alderdi sozialak, politikoak eta etikoak aztertzea, eta, bereziki, Ferrerren jarduna; eta, halaber, kazetaritza-lanaren, euskal kulturaren eta hizkuntza minoritarioen arteko harremanak aztertzea.

Oro har, kazetaritza-lanari buruzko hausnarketa eguneratua eta sakona eskaintzen du Elixabete Garmendiak koordinatzen duen liburuak.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp