Mariasun Landa: Elsa eta paradisua

Gure bazkideak

2023/04/18

Mariasun Landa: Elsa eta paradisua

Nazioartean proiekzioa duen haur-literaturako idazlerik entzutetsuenetako batek obra berri bat aurkeztu du.

Elsak bost urte zituenean, lehen aldiz entzun zuen paradisu hitza. Gustatu egin zitzaion eta bere esanahiaz galdetu zuen, baina inork ez zion erantzun. Uda batean, hamar urte zituela, emakume xelebre bat agertu zitzaion, paradisuari buruz hitz egin eta anaiekin zuen arazo kezkagarri bat konpontzen lagunduko ziona.

Hori da Elsa eta paradisuaren abiapuntua, Mariasun Landaren azken liburua, Ereinek Elena Odriozolaren irudiekin argitaratu berri duena.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp