Mariasun Landa Etxebeste, 2023 Emakunde Saria

Gure bazkideak

2024/01/15

Mariasun Landa Etxebeste, 2023 Emakunde Saria

Otsailaren 6an, 2014ko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saridun eta bazkideak jasoko du saria, sexismoaren aurka egindako literatur lanagatik.

Emakunde Sariak jendaurrean aintzatesten du emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan lan handia egiten duten pertsona fisiko edo juridiko publiko zein pribatuen jarduna.

Mariasun Landa Etxebeste idazlearen kasuan, epaimahaiak “haur eta gazteei zuzendutako bere literatur lan zabala” nabarmendu du, “sexismoaren aurkako borrokaren eta neskatoen eta emakumeen ahalduntzea kezka nagusi diren lanengatik”.

Berdintasunari eta neskato, nerabe eta emakumeen duintasunari Mariasun Landak egindako ekarpen sortzailea nabarmendu du epaimahaiak hainbat hizkuntzatara itzulitako obra oso zabala duen idazleari saria emateko.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp