Martxorako ekimenak Iparraldean

Berri korporatiboak

2023/02/21

Martxorako ekimenak Iparraldean

Eusko Ikaskuntzak hitzaldi zikloak berriz martxan jartzen ditu martxoan Ipar Euskal Herrian.

Hasteko martxoaren 14an, 18:30etan, Hendaiako Gaztelu aretoan, Aitzpea Lezaioalak Pierre Lotiren Euskal Herria: atabikoa, orientala, autentikoa? hitzaldia emanen du.

Ondotik martxoaren 16an, 19:00etan, ortzegunean, Senperen Larreko gelan, Rosa Arburua, Elena Casiriain eta Iban Larrandaburuk, Muga: atzoko oroitzapenak eta biharko erronkak mahai inguruan parte hartuko dute Xalbat Alzugarayk animaturik.

Martxoaren 23ean, 18:00tan, ostegunez 2023ko Akademiatik Tartarika hitzaldi zikloaren lehen hitzaldia emanen dugu Biarritzeko Mediatekan. Asier Amezaga Etxebarriak Gabriel Aresti eta euskal kultura-esparrua (1953-1975) liburuaren aurkezpena eginen du.

Eta hilabetea bukatzeko martxoaren 31ean, 18:30etan, Donibane Lohizuneko Ducontenia gelan, Argentinan egindako bidaiaren berri emanen digute Olentzeroren lagunak Transmisioa dokumentalarekin.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp