Mendeurreneko azken taularaketa egin du Eusko Ikaskuntzak

Mendeurrena

2019/02/21

Mendeurreneko azken taularaketa egin du Eusko Ikaskuntzak

Eusko Ikaskuntzaren mendeurrena dela eta ekoiztutako Hamaika Amaren Seme (Alaba) antzezlanaren azken emanaldia izan zen otsailaren 16an Gasteizko Felix Petite Antzokian.

Azaroaren 23an mustu zen Oñatin, Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuko programaren baitan, eta guztira zortzi saio eskaini dituzte. Arrasate, Aramaio, Iruñea, Bilbo eta Donostia izan dira, aipatutako beste biez gain, Josemari Velez de Mendizabalek idatzi eta Arrasateko Doke Antzerki Taldeak, Vene Herreroren zuzendaritzan, taularatutako antzezlana.

Eusko Ikaskuntzaren historia kontatzen du lanak, 1918an sortu zenetik, gizartearen beraren garapenarekin batera, beraz, zabalkundean laguntzeko misioa bete du Hamaika Amaren Seme (Alaba) lanak.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp