Miren Artetxe, doktore tesia

Gure bazkideak

2020/04/17

Miren Artetxe, doktore tesia

Miren Artetxe bazkideak EHUko doktoradutza lortu du “Bertsolaritzaren transmisioa eta euskararen gune sinbolikoaren sendotzea. Ipar Euskal Herriko gazteen hizkuntz identitate eta portaerak” tesiarekin.

Izenburuak dioen bezala, ikerketa horretan Ipar Euskal Herriko bertso eskoletako ibilbide linguistikoa aztertu du, bai eta bertan garatutako jarduera eta diskurtsoak ere. Ikerketak hiztun berriei ere begiratu die, orain arte oso gutxi landutako gaia. 

"Ahaleginarekin baino, gozamenarekin lotzen duten jarduera eta harreman batzuen jiran, gazte identitatea eta hizkuntza identitatea talde eta norbanako gisa eraikitzeko parada eskaintzen diete bertso-eskolek", azpimarratu du Miren Artetxek. Taldean hitza hartu, lotsa galdu eta bere iritziak eraikitzen dute: "Haiek aukeratuta eraikitzen ari diren gazte identitatearen ezaugarriak dira. Hori guztia euskaraz".

Jone Miren Hernándezek eta Josu Amezagak zuzendu dute tesia. Mintzola Ahozko Lantegia, EHUko Euskara eta Ikerketa Erretoreordetza eta Mikel Laboa Katedraren laguntza izan du tesia egiteko eta 2013an ikerketa kontratua eman zioten doktoregaiari. 

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp