Miren Artetxe Sarasola: bertso eskolak

Gure bazkideak

2023/02/27

Miren Artetxe Sarasola: bertso eskolak

Gazteen hizkuntza eta nortasuna, sormena eta gizarte-legitimazioa dira Ipar Euskal Herrian bizi den gipuzkoar filologoaren azken liburuaren ardatz.

Miren Artetxe Sarasola bertsolari, idazle eta soziolinguistikako ikertzailea eta Eusko Ikaskuntzako bazkidea Hizkuntza ibilbideak, gazte identitateak eta legitimazio prozesuak. Ipar Euskal Herriko bertso-eskoletako gazteen bizipenak aztergai liburua argitaratu berri du (UPV/EHU).

Ikerketa honetan, Iparraldeko bertso-eskolen jarduna aztertzen da, komunitate gisa ulertuta, gazteen hizkuntza-ohiturak gazte-identitateak eraikitzeko estrategiak direla kontuan hartuta. Hala, bertso-eskola, gazteentzako euskarazko nortasuna osatzeko eta gazte-kulturaren barruan nortasun euskaldunak garatzeko gunea da.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp