Montxo Armendarizek 2017ko  Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria jaso du

Sariak

2017/10/24

Montxo Armendarizek 2017ko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria jaso du

Nafarroako Gobernuko Lehendakari Uxue Barkos anderea eta EAEko Lehendakari Iñigo Urkullu jauna urriaren 24an Iruñeako Kondestablearen jauregian ospatu zen ekitaldiko buru izan ziren.

Eusko Ikaskuntzako Lehendakari Iñaki Dorronsorok eta Laboral Kutxako Lehendakari Txomin Garciak Montxo Armendariz film-zuzendariari  eman zioten urriaren 24an 2017ko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria. Bi erakunde hauen ordezkariekin batera, ekitaldiko buru izan ziren: Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko Lehendakari anderea eta Iñigo Urkullu EAEko Lehendakari jauna. Sari emate ekitaldia Iruñeako Kondestablearen jauregian burutu zen eta, bertan, 200 lagun baino gehiago elkartu ziren.

Sariaren epaimahaiaren parte diren Euskal Herriko zazpi unibertsitateetatik, seik zenbait ordezkari bidali zituzten. Honela, hitza hartu zuten: Vicente Atxak (Mondragon Unibertsitateko errektore jaunak); Iñaki Esparzak (UNED Bergarako zuzendari jaunak); Alfonso Carlosenak (Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore jaunak); Iciar Astiasaranek (Nafarroako Unibertsitateko Ikerketa errektoreorde andereak);  José María Guibertek (Deustuko Unibertsitateko errektore jaunak) eta Jon Zaratek (Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara eta Etengabeko Prestakuntza arloko errektoreorde jaunak).

Eusko Ikaskuntzaren mendeurrenerako urtebete falta denean, Iñaki Dorronsoro Lehendakariak ehun urte hauetan zehar Nafarroako erakunde eta herritarren ekarpenen errepasoa egin zuen ekitaldian. Gainera, Dorronsorok gogorarazi zuen Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuaren baitan, Iruñean, gogoeta estrategikoaren bost alor nagusietako batekin erlazionatutako saioak ospatuko direla: zehazki, gizarte, kultura eta identitatearekin zerikusia dutenak. Jarraian, Lehendakaria, Montxo Armendarizen irudiaz aritu zen. “Dentsitate, sakontasun eta enpatia handiko mundu propioa duen” artista bezala definitu zuen. 

Nafarroako Gobernuko Lehendakari Uxue Barkosek “oso gertuko sentitzen ditugun” istorioen narratzaile gisa definitu zuen Armendariz jauna. Bestalde, Iñigo Urkullu Lehendakariak Montxo Armendarizen aitzindaritza lana azpimarratu zuen. Saria jaso ondoren, Montxo Armendarizek hitza hartu eta Eusko Ikaskuntzari, Laboral Kutxari eta Euskal Herriko unibertsitateei eskerrak eman zizkien: “Nire lan profesionalarekiko onarpenaz baino haratago, sari honekin zineak komunikazio eta giza espresiobide bezala duen garrantzia onartzen delako”.

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria 2017

Orain arteko sarituak:

2017: Montxo Armendáriz
2016: Javier Echeverría Ezponda
2015: Juan José Álvarez Rubio
2014: Mariasun Landa eta Jean-Baptiste Orpustan
2013: Mari Carmen Gallastegui eta Francisco Etxeberria
2012: Joxe Azurmendi Otaegi
2011: Maria Bayo
2010: Joxerramon Bengoetxea
2009: Javier Elzo
2008: Daniel Innerarity Grau
2007: Gregorio Monreal Zia
2006: Maïté Lafourcade
2005: Nestor Basterretxea      
2004: Juan San Martín Ortiz de Zárate
2003: Gurutz Jáuregui
2002: Bernardo Atxaga
2001: Juan Garmendia Larrañaga
2000: Miguel Artola Gallego
1999: Eduardo Chillida Juantegui
1998: Jesus Altuna Etxabe eta Juan Plazaola Artola
1997: Luis Villasante Kortabitarte
1996: Alvaro d'Ors Pérez Peix
1995: Julio Caro Baroja

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp