Nafarren arteko balio partekatuak aztertzen

Proiektuak

2024/02/23

Nafarren arteko balio partekatuak aztertzen

Proiektua ikerketaren bigarren fasean sartu da eta azterketa kualitatiboaren ostean, ikerketa kuantitatiboan murgilduta dago orain.

2023an hasiera eman zitzaion proiektuari Nafarroako bi hizkuntza nagusien kudeaketatik eratorritako arazo soziopolitikoak kudeatzeko eta Foru Komunitateko herritar guztiek euskararen sustapenaren inguruan partekatzen dituzten balioak aurkitzeko asmoz. 

2023ko udaberrian azterketa kualitatiboa egin zen nafar gizartean sortzen edo eraikitzen ari diren diskurtsoak aztertzeko. Horretarako, talde triangeluarrak, talde sozializatuak ere esaten zaienak, osatu ziren. Horiek diseinatzeko, kuota selektiboak hartu ziren kontuan, hala nola: adina, generoa, jatorria, euskara jakitea/ez jakitea, edo Nafarroako eskualdeak. Talde bakoitza lau pertsonaz osatua egon zen eta osotara bederatzi talde triangeluar osatu ziren Nafarroako eskualde ezberdinetan: Elizondo-Bortziria aldean, Tafalla aldean, Lekunberrin, Tuteran, Lizarraldean eta IruƱerrian. Saioak digitalki grabatu ziren eta hitzez hitz transkribatu. Azkenik, talde-saioetan sortutako testuei diskurtsoaren analisia aplikatu zitzaien eta emaitzak txosten batean jaso ziren.

2024ko lehenhiruhilekoan gauden honetan bigarren une prospektiboari heldu dio eta Nafarroako gizarte osoaren lagin adierazgarri edo errepresentatibo bati inkesta bat eginen ari zaio. Inkestaren asmoa da kuantitatiboki baliozkotzea, edo balidatzea, fase kualitatiboan agertu diren iritzi eta jarreren elementuak, betiere ikerketaren helburuekin zerikusia dutenak. Inkestaren galdetegian sartu dira taldeetan azaleratu diren elementu emergenteak.

Metodologiari dagokionez, beharrezkotzat jo da Nafarroako adin, sexu eta eskualde taldeen araberako lagin proportzionala eta estratifikatua egitea. Hala, telefonoz 1.200 elkarrizketa eginen dira aurten, % 95,5eko konfiantza-mailarekin eta +/- % 2,8ko lagin-errorearen marjinarekin. Inkestan bildutako datuekin analisi estatistikoko txosten bat egiten da, ikerketaren helbururako garrantzi handieneko aldagai independenteekin kontrastatuta.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp