Nafarroako Ondarearen Guneak

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2019/10/21

Nafarroako Ondarearen Guneak

Eusko Ikaskuntzako lehendakari Iñaki Dorronsorok, Nabarralde Fundazioko Amaia Apraiz eta Joseba Asironekin batera, `Ondarea, Paisaia eta Globalizazioa´ izenburu duen Sinposioa ireki zuen urriaren 18an, Iruñean.

Bosgarren edizioa bete duen honetan, "Espazioak Nafarroaren ondarearentzat" gaia izan dute hizpide.

Irekiera ekitaldian, Juan José Ibarretxe lehendakari ohiak 1931ko Lizarrako autonomia estatutuari buruzko hitzaldia eskaini zuen. Biharamuneko jardunaldi akademikoa, hots, urriaren 19koa, hiru paneletan gauzatu zen: Mugarriak; Emakume saregileak; Iruñea, iragana eta oraina. Hamar komunikazio aurkeztu ziren eta mahai-ingurua antolatu zen.

Horrez gain, urrian zehar kultur alorreko zenbait ekitaldi publiko izan dira: mahai-ingurua Tuteran, Nafarroako gazteluei buruzko erakusketa, bisita gidatuak Iruñea, Iruñeako Erreinuko Museo Etnografikoa eta Auritzeko bunkerretan zehar, Maria Zugarramurdikoa komikiaren aurkezpena eta Dantza pelikularen emanaldia.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp