Nora Salbotx: Askatu edo moztu

Gure bazkideak

2022/01/20

Nora Salbotx: Askatu edo moztu

Landa Hezkuntzan aditua eta Magisteritzan eta Psikopedagogian graduatua den Nora Salbotxek ‘Askatu edo moztu’ lana argitaratu berri du.

Liburuak ikuspegi feministatik aztertzen du hezkuntza, eta ekarpen interesgarria egiten dio arazoari buruzko egungo eztabaida sozialari. Ehun orrialde eskasean, idazleak iragana, gaurkotasuna eta Euskal Herriko hezkuntzaren etorkizunari begira dituen erronkak errepasatzen ditu. Alde horretatik, ez da publiko espezializatu bati zuzendutako lana, belaunaldi berrien prestakuntzaz arduratzen den edonori irekitako irakurketa baizik.

Nora Salbotxek parte hartzen duen Eusko Ikaskuntzaren Hezkuntza Sistemaren etorkizuna elkarrekin lantzen lan-programaren gogoetetan laguntzen du liburuak.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp