Nora Salbotx eta bell hooks

Gure bazkideak

2024/04/19

Nora Salbotx eta bell hooks

Bell hooks iparamerikako idazle eta aktibistaren “Transgresioa irakasgai. Hezkuntza askatasunaren praktika gisa” lana argitaratu da Nora Salbotx bazkidearen hiztzaurrea jasotzen duelarik.

Gloria Jean Watkins, bell hooks (letra xehez) ezizenaz ezagunagoa, idazle feminista emankorra izan zen, 2021ean hil zena. Generoaren, arrazaren eta klasearen arteko loturaren azterketa eta kritika izan zituen ardatz haren lanak. Orain, Katakrak Liburuek Teaching to transgress: education as the practice of freedom liburua argitaratu du. Ameriketako Estatu Batuetako hezkuntza tradizionalaren egoerari buruzko saiakera-bilduma da, aniztasunari eta kulturari buruzkoa. Esperientzia eta pasadizo pertsonalen bidez, bell hooksek hainbat jatorritako haurren hezkuntza aztertzen du.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp