Orreaga Fundazioaren omenaldia

Mendeurrena

2018/12/03

Orreaga Fundazioaren omenaldia

Euskararen Nazioarteko Egunean, abenduaren 3an, Eusko Ikaskuntzak jaso zuen Orreaga Fundazioaren omenaldia Iruñean.

Orreaga Fundazioak, abenduaren 3an “Nafarroako Eguna – Nafarren Biltzarra” ospatzeko ekitaldiak 20 urtez antolatzen dihardu, jaiaren ospakizuna kalera ateratzeko xedez. Egun horretan, gainera, Orreaga Fundazioak bere ibilbidean gure lurraldearen Kulturaren alde aritu den eragile edota pertsonari saria eman ohi dio.

Aurten, Sarasateko Foruen monumentuaren ondoan, eguerdiko 12etan, Eusko Ikaskuntzari egin zio aitortza, bere ibilbidea goraipatu eta sarituz.

Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako lehendakariak jaso zuen golardoa eta bertan baikortasun osoz "Bide onean aurrera egin dugu. Beharbada zorrotzenak onartu behar dute indarrak batu eta kolaboratu behar dela eta Eusko Ikaskuntza dela erakunde komun bakarra horretarako" azpimarratu zuen.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp