Oscar Alvarezen "Antes de la ikurriña"

Gure bazkideak

2019/12/15

Oscar Alvarezen "Antes de la ikurriña"

Oscar Alvarez Gila historialariak "Antes de la ikurriña. Banderas, símbolos e identidad vasca en América (1880-1935)" liburua argitaratu du.

Argitalpenean, sinbolo komun baten bilaketa, lanketa eta adostasun prozesua deskribatzen du. Prozesu luze horretan paper berezia jokatu zuten amerikar diasporako komunitateek.

Antes de la ikurriña lanaren orrietan jasotzen da Eusko Ikaskuntzak egindako ekarpen historikoa, sinbologia komun eta zeharkakoa “euskaldun guztien batasun izpiritualaren adierazpena” izan zedin, “mesfidantza guztien gainetik” (Eusko Ikaskuntzaren 1931ko adierazpena, Bilboko Udalak eskatuta).

Liburuaren lehen lerroak Vasconia aldizkariaren 38. alean argitaratu ziren, Eusko Ikaskuntzak 2010ean emandako ikerketa laguntzaren fruitu gisa.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp