Eusko Ikaskuntzako bazkidea den fisikariak, abenduaren 3an jasoko du saria.
Nafarroaren Eguneko ekitaldien baitan jasoko du Pedro Miguel Etxenike Landiribarrek Nafarroako Gobernuaren errekonozimendurik gorenena.
Nafar zientzialariaren lanaren “giza balioa, eta balio zientifiko eta intelektuala” aitortzen dio foru gobernuak eta azpimarratzen du kultura zientifikoaren ezagutzak eta baloreak gizartearen zabaltze aldera egin duen lana. Halaber, “sari gehien jaso dituen zientzilari nafarra izateaz gain, era aberasgarriaren landu ditu fisikako hainbat alor, eta ezin hobeto jakin du horiek gizarteratzen, argi utziz kultura eta gizartearekiko bere konpromisoa” nabarmendu nahi izan dute.