Pilota Fandom, arte digitalaren eta pilotaren uztarketa

Berri korporatiboak

2023/12/15

Pilota Fandom, arte digitalaren eta pilotaren uztarketa

Jaime de los Ríos artistarekin eta Bakarts enpresarekin batera, Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioa Pilota Fandom proiektua garatzen dihardu.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Susperka dirulaguntzaren babespean egiten ari den proiektuaren helburua, pilota ikusle gazteekin konektatzeko erronkari ekitea da, kirola artearekin eta teknologia berriekin uztartuta. Horretarako, kromo digitalez osatutako bilduma bat garatuko da, non euskal pilotaren balioak agertu ez ezik, bertako kirolariak ere adierazita izango diren. Kirolari horiek gipuzkoarrak izango dira, emakumezkoak eta gizonezkoak, eta orotariko diziplinetakoak denak; besteak beste, esku pilotakoak, zesta puntakoak eta palakoak. Gerora, sorta hori NFT bihurtuta, 18-30 urte bitarteko gazteen artean salgai jarriko dira euskotoken.asmoz.org edota Bakartseko webguneen bitartez.

Ilustrazio horiek Ane Zufiaurre artista irundarrak onduko ditu. Zufiaurre proiektura gehitu zen artista kolaboratzailea topatzeko ireki zen deialdia dela-eta. Azkenean, zortzi ilustratzaileen portfolioa jaso ondoren, bera aukeratu zen.

Pilota Fandom Eusko Token proiektuaren baitako ekimena da. Nerabe eta natibo digitalei, arterako bidea irekitzeko sarbide berriak abiarazteko asmoz, Eusko Token proiektua martxan jarri zen, aurreko urtean. Horren ondotik, gaur egun, gero eta ezagunagoa den Blockchain teknologiaren bitartez, bertsogintza moldatu egin zen. Azken batean, hiru bertsolarien kolaborazioekin, ekitaldi bat prestatu zen Donostiako Arteko Galerian, eta bertan botatako bertsoekin, gerora, NFTak sortu ziren. Oraingoan, dinamika bera erabilita, lantzeko gaia euskal pilota izango da, bigarren atal honetan.

Era berean, abenduan Eskubideak Ikasten Giza Eskubideen Bideo Leihaketa TikToken abian jarri da, Unesco Etxearekin partaidetzan. Bertan, 14-16 urte bitartekoentzako ekimena antolatu da Giza Eskubideen Giza Eskubideen inguruko ezagutza zabaltzeko eta bultzatzeko, gazteek eskubide hauen inguruan gogoetatuz.

Horretarako, gazteek planteatutako erronkari erantzuna ematea nahi da. Hartara, hogei segundo eta minutu bat arteko bideo bat grabatu beharko dute eta TikTokera igo #EskubideakIkasten traolarekin batera. Parte hartzeko epea otsailean irekiko da eta maiatzera arte denbora izango da bideoak igotzeko.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp