Plentziako artea, bideak eta errituak

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2017/06/23

Plentziako artea, bideak eta errituak

Uztailaren 11, 12 eta 13an Plentziako “Goñi Portal” Kultura Etxean garatuko dira urtero ospatzen diren tokiko historiari buruzko jardunaldiak.

Jardunaldi hauen helburua XIX. mende amaieran eman zen aldaketa aztertzea izango da, Bilboko trenaren etorreraren aurretik (1898), eskualdeko kultura aurreindustrialaren gainbehera hasi zenean; kofradia eta Andra Mariren erritu erlijiosoak bertan behera utzi ziren, udatiarrak eta tokiko artistak edertasun naturalak baloratzen hasi ziren, hiribildura zetozen bideak hobetu ziren…

Ostegunean, hilak 13, Plentziako Museoko Etnografia Komisioak bere ikerketak aurkeztuko ditu toponimia, itsas ondare eta ondare fisikoa eta aplikazio informatikoen inguruan.

Jardunaldi irekiak izango dira eta publikoari zabalik egongo dira hiru egunez.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp