Sariak

2015/03/12

Premio Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2015

Apirilaren 30ean amaituko da curriculum vitae gailenari ematen zaion Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Sarirako hautagaitzak hartzeko epea. 20.000 euroko sari bakarra da.

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria 2015

1995ean sortua Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzietako alorretan jardunean ari diren pertsonalitateen curriculum nabarmenenak saritzeko, euskal alorrean prestigio handia duen saria da. Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien alorrean jardunean dauden kultura pertsona entzutetsuek dute saria lortzeko aukera. Interesatuak berak edo unibertsitate, zientzia eta kultura erakundeek aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak, kontuan harturik hautagaiak bere obra osoaren bidez Euskal Herriko kultur garapenari modu eraginkorrean lagundu behar izan diola. 20.000 euroko sari bakarra da. Hona azken urteetan Saria irabazi dutenen zerrenda: Mariasun Landa eta Jean-Baptiste Orpustan (2014), Mari Carmen Gallastegui eta Francisco Etxeberria (2013), Joxe Azurmendi (2012), Maria Bayo (2011), Joxerramon Bengoetxea (2010), Javier Elzo (2009), Daniel Innerarity (2008), Gregorio Monreal (2007), Maïté Lafourcade (2006) eta Nestor Basterretxea (2005).

Informazio gehiago

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp