RIEV 69, 2: Arte Eder Zientifikoak

Argitalpenak

2025/02/25

RIEV 69, 2: Arte Eder Zientifikoak

Zientzien eta arteen arteko bat-egitea da Jakiunderen koordinaziopean argitaratutako RIEVeko hirugarren monografikoaren gaia.

Gaur egungo praktika zientifiko, teknologiko eta enpresariala, sorkuntza artistikoa bezala, sakonki markatuta daude nano-bio-info-cogno teknologiak, gaur egun datu-teknologiekin osatuak, eragiten ari diren eraldaketa handiagatik.

AZTF (artea, zientzia, teknologia eta finantza) interkonexioa giltzarri izan bazen Errenazimenduko hiri italiarretan, berriro ere giltzarri izan daiteke «errenazimendu berri» baten esparruan? Grezia klasikoaren edo Errenazimentuko Italiaren balioak eta humanismoa berpizten ari ote dira?

Hori da prestakuntza profesional eta akademiko anitza duten espezialista batzuei Jakiundek planteatu duen eztabaida garrantzitsua. Aditu horiek sinatzen dituzte argitalpen honetan jasotako zazpi artikuluak, guztiak ingelesez, Naroa Ibarretxek (Deustuko Unibertsitatea) eta Roldán Jimenok (Nafarroako Unibertsitate Publikoa) koordinatuta eta editatuta.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp