Santiago de Pablo: Tomás Alfaro Fournier eta II. Errepublika

Gure bazkideak

2024/03/18

Santiago de Pablo: Tomás Alfaro Fournier eta II. Errepublika

Pertsonaia historiko baten biografia politikoa eta Arabako urte errepublikarren erretratua.

Una tragedia política. La Segunda República en Vitoria vista por Tomás Alfaro Fournier lanak pintore, musikari, enpresaburu, militar, idazle eta Gasteizko gizarte-bizitzaren dinamizatzaile horren bizi-gorabeherak jarraitzen ditu, baita 1931 eta 1936 bitartean Gasteizko alkateorde izan zen ezkerreko politikari errepublikar garrantzitsu haren gorabeherak ere.

Urte luzez bidegabeki ahaztuta egon zen pertsonaia historiko baten biografia politikoa izateaz gain, Santiago de Pabloren liburuak urte errepublikarretan Gasteiz eta Arabari buruzko ikuspegi orokorra eskaintzen du.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp