Sara Etxea elkargune bi urte eta erdiren ostean

Berri korporatiboak

2022/04/04

Sara Etxea elkargune bi urte eta erdiren ostean

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioa osatzen duen patronatuak 2022. urteko lehen bilera egin zuen apirilaren 4ean.

Osasun larrialdi egoera piztu zenetik ezin izan dira patronatuko kideak aurrez aurre elkartu, baina oraingoan saioa egin zen Ataunen, Barandiaranen bizileku izan zen Sara Etxean. Bertan egin zen azken aldia 2019ko urrian izan zen.

Ordubete iraun zuen saioan hainbat gai landu zituzten bertaratutakoek: 2021ko kontu auditatuak onartu zituzten aho batez, Barandiaran Bekaren berri eman zen edota Sara Etxearen etorkizun hurbilaz aritu ziren patronokideak.

Bileran honako erakundeetako ordezkariek hartu zuten parte: Ixone Fernandez de Labastida (Eusko Ikaskuntza. Jose Miguel de Barandiaran Fundazioko lehendakaria), Mikel Aizpuru (Eusko Jaurlaritza), Mikel Ozkoidi (Nafarroako Gobernua), Xabier Barandiaran (Gipuzkoako Foru Aldundia), Martin Aramendi (Ataungo Udala), Jexux Aizpurua (Eusko Ikaskuntza. Fundazioko idazkaria), Josemari Velez de Mendizabal (Eusko Ikaskuntza) eta Arantza Cuesta (Eusko Ikaskuntza).

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp